domingo, 26 de febrero de 2012

Zergaitik IKT?

Ia ohartu ere egin gabe hasiak gara ikusten ikastetxe eta ikasgeletan agertzen ari direla orain oso aspaldi ez dela guztiz ezezagunak zitzaizkigun gailu eta azpiegiturak. Horietako batzuekin ohitzen ari gara; esate baterako, ordenagailuekin, inprimagailu eta sareko puntuekin. Mundu guztiak entzun du zer edo zer Internetez eta ohikoak egiten ari zaizkigu honelako hitzak: kanoia edo multimedia proiektagailua, WIFI, kable gabeko sareak, etab. Horrek guztiak esan nahi du ikasgelak ikasgela digital bihurtzen ari direla pixkana. Hala deitzen diegu tresna horiek guztiak mundu digital edo elektronikotik datozelako. Ikasgela digital horietan era bateko eta besteko osagaiak egoten dira; besteak beste, Arbel digitala eta Arbel Digital Interaktiboa (ADI); bietan ere beharrezkoa da Kainoia edo Multimedia Proiektagailua, tresna horrek lagunduko baitigu Arbel Digitalaz lan egiten. Irakaskuntzaren historian irakasteko lan-tresnarik ezagunena eta erabiliena arbela izan da, zalantzarik gabe. Nekez irudika dezake batek arbelik gabeko ikasgela bat. Geure azalpenak emateko laguntza moduan erabiltzen dugu irakasleok, eta halakoren batean arbelik ez egotea gertatzen bada, edo klariona, errotulagailuen tinta, agortuz gero, zer edo zer falta zaigula sumatuko dugu irakasleok, eta ahaleginduko gara paperaz edo laminaren batez, libururen batez baliatzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario